2014(e)ko iraila 11, osteguna

Donostiako Eskola Bidearen VII. Topaketa



Donostiako Mugikortasun Sailak "Donostiako Eskola Bidearen VII. Topaketa" (Irailaren 16ean) eta Mugikortasun Iraunkorraren Eguna (Irailaren 22an) antolatzen ditu.

Gure institutuak, Gorputz Hezkuntako mintegiaren bidez, parte hartuko du bietan. Lehenengoan, zenbait esperientzi aurkeztuko dira, eta horietako bat gurea izango da. Bigarrengo jardueran, 2. mailako ikasleekin parte hartuko dugu.

2014(e)ko ekaina 29, igandea

CLASSROOM, gela kudeatzeko modu berria


CLASSROOM gela kudeatzeko eta ikasleekin komunikatzeko modu berria da:
  • Gela bat sortu.
  • Ikasleak gelan matrikulatu.
  • Lanak bidali.
  • Lanak jaso.
  • Ebaluaketa egin.
  • Ikasleekin komunikazioa.


2014(e)ko maiatza 7, asteazkena

GOOGLE CLASSROOM

Moodle-i konpetentzia zuzena egin diezioken aplikazio berria plazaratu dute Google-ekoek. Aplikaizo honen izena Google Classroom da eta ikasleekin komunikazio zuzena izateko aukera ematen du. Gaur egun beta egoeran dago eta frogak egiteko eskakizun bat luzatu behar da. Asmoa, irailerako guztiz irekia izatea izango litzateke Google Apps for Education barruan dauden ikastetxeentzat..
Aplikazio honek, gaur egun, 3 erabilera izango lituzke:

  1. Lanak, ariketak,  bidali eta jasotzea erreztuko du. Irakasleak zeinek egin duen ala ez errez ikus dezake.
  2. Ikasle irakaslearen arteko komunikazio bide bat izango da, galderak, zalantzak, azaltzeko.
  3. Ikaslearen antolakerako balio izango du, zer ariketa falta zaion egiteko edo noiz bukatzen den aurkezteko epea jain dezakelako.

Gehiago jakiteko hurrengo esteka jarraitu: HEMEN.