2013(e)ko urriaren 19(a), larunbata

ZIENTZIA ASTEA 2013

Urtero bezala UPV-EHU-k EAE-ko hiru hiriburuetan ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN ASTEA antolatu du, aurtengoa XIII. da. Erakustokietan, ibilbide didaktiko baten bidez hainbat jarduera egingo dira: esperimentuak, jokoak, erakustaldiak, eta abar. Jarduera guztietan egongo dira arduradunak, modu hurbil, atsegin eta dibulgatiboan, euskaraz eta gaztelaniaz, azalpenak emango dituztenak. Horri buruzko informazio guztia www.zientzia-astea.org webgunean izango da.
Ikasleekin bisitak egin nahi izanez gero egunak eta orduak hauek dira:

  • Azaroaren 7an eta 8an
  • Goizez 9:30etatik 14:00etara
  • Arratsaldez 15:30tik 20:00etara
Bisitak DBH eta Batxilergoko ikasleentzat izango dira. Izen emateak www.zientzia-astea.org-n.


Donostian, azaroak 7tik eta 9-ra egongo dira Artzain Onaren plazan, katedralaren atzean jarriko den karpan. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina