2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

IKUS MEMORIA

Ikus memoria lantzeko jokoa. Gabonetako parrandek, materia grisean, estragoak egin duten testatzeko programa. Agertzen den borobil txuri berri bakoitzean klikatu behar da. Erraza ematen du baina, ia zeinek 15. pantailara heldu? (Txema Ormazabalen eskutik)


2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

PyDownTV

PyDownTV Espainiako telebista kateek euren orrietan zintzilikatzen dituzten bideoak jeisten laguntzen duen web orri bat da. Telebista kateetako web orrietan saio edo dokumental interesgarriak aurki ditzazkegu baina gehienetan nahiko zaila izaten da gure ordenagailura jeitsi eta konexiorik gabe ikustea. PyDownTV orrian bideo horiek jeistea errezten da. Ez dago ezer instalatu beharrik, bideoaren url edo helbidea sartuta, bideo zein kalitatean jeitsi nahi den galdetzen du eta aukera egin eta gero hasten da artxiboa zure ordenagailuan gordetzen. EuskalTelebistakoak lortzeko hurrengo trikimailua jarraitu behar da: EITB.



2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

PISA EMAITZAK

PISA ebaluazioaren emaitzak, abenduak 3an argitaratu dira. OCDE-n partehartzen duten 15 urteetako ikasleen artean egiten den ikasketa ebaluazio bat da. Irakur ulermena, matematika eta natur zientziak neurtu dira. Informazio iturriak Espainiako Hezkuntz Ministerioa eta Euskadiko Hezkuntz Saila dira.

- PISA 2012 txostena Espainiari dagokionez: HEMEN  (Espainiako Hezkuntz Ministerioa)
- Hurrengo helbidean azken PISA edizioarekin erlazionatuta dauden materialak kontsulta eta jeitsi daitezke:
http://www.mecd.gob.es/inee/Ultimos_informes/PISA-2012.html
- Eusko Jaurlaritzatik, Hezkuntzako Sailburuak, Cristina Uriarteak, Euskal Autonomi Erkidegoak PISA frogan izandako emaitzei buruz esandakoa hurrengo bideoan: " Espainiako eta Europako batez besteko emaitza hobea lortu du Euskal Autonomia Erdideoak 2012ko PISA txostenean".
Fuente: Irekia - Gobierno Vasco