2013(e)ko irailaren 26(a), osteguna

KAIXO

Kaixo. Pikateroak gure garroak zabaltzen jarraitzen ditugu. Gure e-ziztadak, hainbat plataformetan ikus badaitezke ere (Twitter, Facebook, Diigo, Scoop.it, Youtube, eta Wikispaces-en dugun gunea), blog bat izatea falta zitzaigun.  Aurten, 2013-2014 hasi berria den ikasturte honetarako,  hori izan da gure buruei jarri diegun erronka. 
Zein da helburua? Ez gara originalak izango, IKT-en inguruan eta hezkuntza esparruari zuzenduta dauden berriak bertan plazaratuko ditugu: baliabideak, web interesgarriak, gure ikastetxetik sortzen duguna (ies usandizaga-peƱaflorida-amara bhi), ... Gure lanerako baliagarri izan daitekena,  gune honetan oihartzuna izaten ahaleginduko gara.