2013(e)ko urria 22, asteartea

2. Batxillegorko ikasleak TACCLE2 Europako proiektuan parte hartu dute.


2. Batxillegorko "Jarduera Fisikoak, Aisia eta Osasuna" aukerazko irakasgaiko ikasleekin Europako "TACCLE2" proiektuan parte hartu genuen. "Physical Activity, Health and Leisure: My training plan" argitaratu eta gero ikasleen iritziak bideo batean grabatzea eskatu ziguten. Lana prestatzeko moodle erabili genuen.

Lan hau egiteko Patxi Alberdi, Roman Suinaga eta Taccle-eko Isabel Gutierrez-en laguntza izan nuen.

Ikasle parte-hartzaileak: Leire Berzosa, Martin De la Cuesta, Julen Del Rio, Aitziber Etxaniz, Maite Etxeberria, Paula Garayoa, Ximon Jauregui, 
Eneko Larrañaga, 
Ainhoa Mendiburu, 
Laida Otaduy, 
Ane Sanchez, Aitor Zabaleta.


Bideoa TACCLE2 webgunean argitaratu da.


2013(e)ko urria 19, larunbata

ZIENTZIA ASTEA 2013

Urtero bezala UPV-EHU-k EAE-ko hiru hiriburuetan ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN ASTEA antolatu du, aurtengoa XIII. da. Erakustokietan, ibilbide didaktiko baten bidez hainbat jarduera egingo dira: esperimentuak, jokoak, erakustaldiak, eta abar. Jarduera guztietan egongo dira arduradunak, modu hurbil, atsegin eta dibulgatiboan, euskaraz eta gaztelaniaz, azalpenak emango dituztenak. Horri buruzko informazio guztia www.zientzia-astea.org webgunean izango da.
Ikasleekin bisitak egin nahi izanez gero egunak eta orduak hauek dira:

  • Azaroaren 7an eta 8an
  • Goizez 9:30etatik 14:00etara
  • Arratsaldez 15:30tik 20:00etara
Bisitak DBH eta Batxilergoko ikasleentzat izango dira. Izen emateak www.zientzia-astea.org-n.


Donostian, azaroak 7tik eta 9-ra egongo dira Artzain Onaren plazan, katedralaren atzean jarriko den karpan. 


2013(e)ko urria 17, osteguna

Klasean ikasle epileptiko bat daukat. Eta orain zer?

Epileptikoa den ikasle bat daukat klasean.
Zer egin behar dut?
Eta mingaina tragatzen badu?

LASAI MINGAINA EZIN DU TRAGATU.
ARRISKU LARRIENA BURUAN IZAN DEZAKE, KOLPE BATEN ONDORIOZ.

Sakatu beheko irudian eta hurrengo gauzak ikusi:
  • MEDLINEPLUS Tutorial interaktiboa.
  • "Guía oficial de práctica en epilepsia".
  • "La epilepsia: MATERIALES EDUCATIVOS".
  • "Documentación (Instituto Nacional de Trastornos Neurológicos y Accidentes Cerebrovasculares".
  • ZER EGIN.
  • ZER EZ EGIN.
INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO IRUDIAN SAKATU

2013(e)ko urria 14, astelehena

UPA APPS ORRIA

UPA APPS orria sortu berria da. Bertan upainstitutua.org domeinu barruan erabil daitezken aplikazioetarako esteka zuzena jarri da: GMAIL, CALENDAR, DRIVE eta SITE aplikazioak dira hain zuzen ere.


KIROLXABI-k WIS ZIURTAGIRIA LORTU

Xabier Mendoza gorputz hezkuntza irakaslearen, KIROLXABI bloga WIS ziurtagiria lortu du, honek osasun-interesa duen webgune bat dela adierazten du. Honekin, Xabierrek egiten ari duen lana goraipatzen da. Ez da lehenengo aldiz, bere blogak harreta piztu duena, TACCLE2 (europa mailan eginiko proiektuan partehartu du), INTEF ( Red de Buenas Prácticas 2.0, Españako ministerioaren webgunean aipatua izan da), EDUCACIÓN 3.0 (aldizkarian bere lanari buruzko artikulu bat izan du), eta guzti hau urtebetean lotu du. Zorionak Xabi.

2013(e)ko urria 11, ostirala

TDAH. ORIENTABIDE BATZUK.

TDAH (Trastorno por Déficit de Atención con Hiperactividad). Desoreka, gaitz, arazo hau geroz eta ikasle gehiagok pairatzen dute, arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen alde batera utziaz, klasean zeintzuk diren kontutan izan behar ditugun detaileak bideo honetan azaltzen dira. Behar bada eurei erreparatuz gela giroa hobetu daiteke neurri batean:


Helbide hau lagungarria izan daiteke: www.tdahytu.es/

2013(e)ko urria 7, astelehena

How do you pronounce?


  1. Enter your text.
  2. Select language: English.
  3. Select voice: man or woman; US, UK, Scottish, Irish, Australian, Indian or South African.
  4. Effect: pitch, speed, duration, echo, reverd, flanger, phase, bullhorn or whisper.
  5. PUSH "Say It".

2013(e)ko urria 5, larunbata

DATORRENA

Ofcom-ek eginiko azken ikerketaren arabera 3 eta 4 urteetako ume britainarren arteko %28ek, tablet-a erabiltzen dute. Tablet-aren erabilpena beste gailu elektronikoekin konparatuz handitu den bakarra da. Hemendik hamar urtetara ikasle hauek DBH-n egongo dira, fotokopiekin jarraituko dugu?
Ikerketa ingelesez esteka honetan duzue eta elpais.com-eko artikulua: "Cambio chupete por tableta" .



2013(e)ko urria 4, ostirala

PIKaTe talde Diigo-n

Diigo,web markatzailean, PIKaTe-roak talde bat ireki dugu. Bertan, hodei birtualean nabigatzen aurkitzen ditugun web orri interesgarrien estekak zintzilikatuko ditugu. Buelta bat eman, ziur gaude balekoa den zerbait aurkituko duzula...




2013(e)ko urria 2, asteazkena

400 bideo eta 40 web-atari

Las 400 clases webgunean ikus-entzunezko material sailkatua aurkitu daiteke. Aukeratutako 400 bideo eta sailkaturiko 40 web-atari aurkitu daitezke. Bideoaren laguntza ezinbestekoa duzuenentzako.